Agenda 21

ESKOLA AGENDA 21: GUZTION ARTEAN JASANGARRITASUNERAKO BIDEAN
Ikastolako Agenda 21 hezkuntza komunitatearen konpromisoa da eta urtero ekintza-plana diseinatzen dugu, Tokiko Agenda 21 barruan lana egin eta ikastolako eta bere inguruko Garapen jasangarriaren alde jarduteko. 
 
Aspalditik ari gara Eskola Agenda 21 egitasmoarekin lanean eta urtero gai bat aukeratzen da. Oarsoaldean, ikasturte honetan, mugikortasun jasangarriaren gaia landuko dugu. Guretzat ez da gai berria, 2007-2008 eta 2009-2010 ikasturteetan mugikortasuna aztertu baikenuen. Abiapuntu hori oinarritzat hartuz, interesgarria iruditu zaigu garai hartan hartutako konpromisoak aztertu eta horiek berrikustea. 
 
Lanketa hori egiteko Eskola Agenda 21 egitasmoak markatzen dituen faseak jorratzen ditugu:
 
 
Modu horretan, gure curriculumean, ingurumen gaien berritze eta eguneratze lanak egiten ditugu. Diagnostikoetan lortutako emaitzekin gure lanean hobekuntzak txertatzea da helburua. Era berean, gure kudeaketa eta partaidetzan ere hobekuntzak ezarri ditugu azken urteetako lanei esker.
 

Eragile aktiboak izan nahi dugu gertuko ingurunea hobetzeko, natur, zein giza/harreman ingurunea. Inguru gozo, atsegin eta jasangarriagoan bizi nahi dugulako. Eta horretan hezten ari gara oiartzuar gazteak.

Partaidetza bultzatzea

Partaidetza bultzatzeak berebiziko garrantzia du Eskolako Agenda 21en hezkuntza-programan. Hori dela eta, ikastetxe barruan nahiz herri mailan, eskola-komunitatea osatzen duzuen eragileen parte-hartzea sustatzeko zenbait mekanismo jartzen dira martxan

                      • Ikastolan: talde sustatzailea, Ingurumen Batzordea, etab…
                      • Herri mailan: ikastetxeen arteko foroak, Udala eta ikastetxeen artekof oro edo topaketak, etab.

Ikasturte honetan dugun erronka, horrela jasoa dugu Estrategi Planean, gurasoen parte hartzea indartzea da. Gurasoen parte hartzea eremu honetan oso garrantzitsua da, Hezkuntza Komunitateko eragile baitira gurasoak ere eta Ikastola-komunitatea osatzen dugun guztien ekarpenak behar ditugu eremu honetan aurrera egiteko. Beraz, taldeetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. 

Bukatzeko, aurten ikastolako 50. urtemugarekin batera, Jasangarritasun ziurtagiria lortzeko bidea ireki dugu ikastolan. Hori lortzea urte askotan eginiko lanaren errekonozimendua litzateke. Guztion artean lortuko dugula uste dugu.