Gelako guraso ordezkariak

GELAKO GURASO ORDEZKARIAK
Gurasoek Haurtzaro Ikastolako bizitzan parte hartzeko duten eskubidea gelako ordezkarien bidez, besteak beste, garatu dute. Gelako bakoitzak bere gurasoen artean bi ordezkari aukeratuko ditu. Beharra ikusiz gero ordezkoak ere aukera daitezke.
Araudiak jasotzen dituen salbuespenak kontuan hartuta, ikastolako guraso guztiak izan daitezke geletako ordezkari hautagaiak. Haurtzaro Ikastolako Hezkuntza Proiektuak hizkuntzaren erabilerari buruz jasotzen duena ere beteko da.
Gelako guraso ordezkariak bi eratara bilduko dira: etapaka (hilean behin) eta batzar orokorrean (gutxienez, bitan urtean)
Funtzioak
a) Gelako gurasoen kezka eta ekimenak jaso
b) Topaketa-bileretan gelakoen iritzi nahiz ekarpenen transmititzailea izan
c) Hezkuntza Batzordean ordezkaritza izan eta parte hartu
d) Kontseilu Errektoreko guraso ordezkariekin batera elkarlanean aritu eta koordinatu.
Etapa bakoitzaren botoian klik eginez gero, gela bakoitzeko ordezkaria nor den ikusteko aukera duzu.
Guraso ordezkarien bilera egutegia webgune honetako egutegian ikus dezakezue eskuineko irudian klik eginez