Hizkuntza proiektua

HIZKUNTZA PROIEKTUA
SORRERA
Ikastolen sorreraren zergati nagusienetakoak euskararen berreskuratze eta garapen prozesuari erantzutea izan dira, hartara, ikastolen ibilbidea eta euskararen zabalkundea estu-estu loturik azaldu ohi dira. Era berean, euskararen, ingelesaren edo frantsesaren edo gaztelaniaren irakaskuntzak eguneroko jardunbidean zer nolako trataera izan aztertu ohi da.
Azkeneko urteetan eleaniztasunean hezitako belaunaldi berria indartzen ari da. Horren inguruan sortu zen Ikastoletan Eleanitz proiektua, eta horrekin batera, euskararentzako erabilpen esparru zabalak ziurtatzeko asmoa duen Euskaraz Bizi egitasmoa.
Dinamika honek beste kezkak sortarazi zituen: pedagogia berrikuntza, euskararen erabilera esparru desberdinetan... Gai hauek aztertzeko talde bat sortu zen EHIEn enkarguz. Eta talde honen lehen lana HIZKUNTZ PROIEKTUA izan da.
Haurtzaro Ikastolak badu bere Hizkuntza Proiektua definitua. Hizkuntza proiektu horren segimendua eta ebaluazioa sistematizatua dugu.
Sistematizazio horren zati bat da gure ikasleen hizkuntzaren erabileraren hiztun neurketak egitea. Datu horien ondorioz, hizkuntzaren erabileran beste urrats bat eman behar genuela ondorioztatu genuen ikastolan, hizkuntza erregistroen erabileran nola hobetu. Bide horretatik iazko ikasturtean plangintzatu genuen ikasturte honetan egin beharreko lana , eta ekintza plan hori landuko dugu hain zuzen ere ikasturte honetan
14-15 ikasturteko helburu nagusiak dira:
  1. Etapaka, irakasleen esparruan, ahozko hizkuntza erregistroen inguruan prestakuntzarekin jarraitu. Ikasleekin lanean aplikatzeko plangintza egiten.
  2. Hizkuntzaren curriculuma. Irakasleen formakuntza eta hausnarketa egiten jarraitzea.
  3. EUSKARAZ BIZI: helburua aurreko ikasturteetan bezala 3 kanpaina antolaketa da:
o   1. KANPAINA: Azaroaren 24tik, Abenduaren 5 era
  • IDAZMENA
  • EUSKARAREN EGUNA
  • EUSKARA HOBEAN HOBE
  • MOTIBAZIO SAIOAK
  • HIZTUN NEURKETAK
o   2. KANPAINA: Martxoaren 9 tik 27 ra
  • AHOZKOTASUNA
  • HIZTUN NEURKETAK
  • KORRIKA 19
  • EUSKARA HOBEAN HOBE
o   3. KANPAINA: Apirilaren 20tik 30 era
  • IRAKURZALETASUNA ETA JUUL KANPAINA
  • EUSKARA HOBEAN HOBE