Ikasys

Ikasys proiektua
LH 2. mailatik aurrera
Proiektu hau IKTen eremuan kokatzen dugu, Ikastolan etapa honetan martxan ditugun beste IKTetako baliabideekin batera:
  • Ikasys
  • Txanela.net
  • Liburu digitala
  • CD-ROMak: arloen osagarriak eta informatika gelan lantzen direnak
Ikasle bakoitzak bere estiloa eta erritmoa du ikasteko orduan, eta bakoitzaren berezitasun horri nola erantzun behar zaion asmatzea da hezkuntzaren erronka nagusietako bat. Eskolako zenbait eduki ariketetan trebatuz eta memorizatuz barneratzekoak dira, eta arlo horietan sortzen dira ikasleen arteko alderik nabarmenenak. Bakoitzaren berezitasun horri irtenbide egokia emateko, ikasleek galdera batzuei erantzun behar izaten diete edo memoria ariketak egin behar izaten dituzte.
Horregatik sortu zen IKASYS proiektua: gure neska-mutilei ikasgelan eta eguneroko bizitzan sortzen zaizkien egoerak edota arazoak ulertzeko eta horiei aurre egiteko; funtsean, beren beharrei egokitutako tresna sendoak emateko. Horrela, jardueren bidez gaitasun desberdinak lortzen lagunduko die IKASYSek.
 
Eta, zer da, bada, IKASYS?
Norberak, ikasle bakoitzak, ordenagailu bidez ikasteko sistema. Hiru zeregin nagusi ditu:
  • Hainbat prozeduratan trebatzea: kalkulua, ortografia, problemen ebazpena, fisikaren algoritmoak, kimikaren formulazioa…
  • Edukiak memorizatzen laguntzea: datu eta gertaera historikoak, geografia-toponimia, literatur obrak eta autoreak, hizkuntza lexikoa, formulazioa…
  • Ikasleak berak bere buruari maila eta lanerako erritmoa ezartzea, era autonomoan eta indibidualean, dituen ahalmenen baitan. Hau da, ikasleen auto-erregulazioa ahalbidetzea.