Informatika eta IKTak

INFORMATIKA ETA IKT-AK
Eguneroko bizitzan Ikt-ek duten presentzia eztabaida ezina da gaur egun. Komunikazioan, informazioa eskuratzean, ordainketak egiterakoan, medikuaren zita eskatzerakoan,etab… digitala hitzaren pisua nabarmena da.
Eta mundu hori guztia ondo ulertu eta erabili beharra dagoela estrategikoa zela ulertu genuen Haurtzaro ikastolan. Haurtzaro Ikastolak teknologia berrietara bete-betean lerrarazteko erabaki estrategikoa gauzatzeko bidea hartu zuen eta horretarako urratsak etengabe ematen ari da.
Ikasleen derrigorrezko irakaskuntzan garatu beharreko oinarrizko konpetentzien artean, bizitzaren arlo digital horretarako IKT konpetentzia oinarrizkoak ziurtatzea lortu nahi dugu.
Horretarako, Informazio eta Komunikazio Teknologiak Hezkuntza Proiektuan eta Proiektu Kurrikularean integratu genituen, IKTen ahalmen didaktikoen aprobetxamendua arakatuz eta inplementatuz eta ikasleek IKT tresnak autonomiaz erabil ditzaten alfabetatuz.
Hiru zutabetan oinarritu dugu Informazioa eta Komunikazioaren Teknologien hedapenerako plangintza: azpiegituran, prestakuntza eta baliabideetan.
Hezkuntza arloan gizarte berri honen garapena posible egingo duten azpiegituraren inplementazioa esparru guztietara zabaltzen ari gara ikastolan: konexioak, komunikazioak, hardwarea, softwarea eta beharrezko zerbitzu eta tresneria guztiak prestatu ditugu azken urte hauetan. Gure sistema informatikoaren inplementazio horrek aurrerago zehazten ditugun oso inbertsio esanguratsuak eta etengabeak egitera behartu du ikastola.
Giza-baliabideei dagokionez, Haurtzaro Ikastolako profesional guztiek, bakoitza bere esparruan, etengabeko prestakuntza jarraitu eta eraginkorra jaso dute azken urte hauetan guztietan. Burutu ditugun IKT prestakuntza-planek aldaketa esanguratsuak eragin dituzte gure ikastolako profesionalen artean material didaktikoa erabiltzeko eta ezagutza digitalak transmititzerakoan, eguneroko lan sisteman, irakaskuntza-ikasketa prozesuan...
Azkenik, merkatuan dauden eta, bereziki, Ikastolen Elkarteak sortu eta ekoiztu dituen IKT baliabidetan oinarritu dugu gure ekintza. Ikastola kudeatzeko prozesu administratiboak sistematikoki eta zentralizatuta gauzatzen dira eta, esan dugun eran, ahalegin handia egiten ari gara  ikas-irakaskuntza prozesuaren garapenean.
Gure ikasleek ordenagailuekin lehen topaketa haur hezkuntzan egiten dute, 3 urteko gelan. Haur hezkuntzako gela bakoitzean ordenagailu bana eta maila bakoitzean proiektore bana jarri dira eta, tresna hauen erabilerako lehen urratsak emanez, Urtxintxa proiektuarekin eduki kurrikularak lantzen, osatzen eta sakontzen dituzte bertan.
Lehen hezkuntzarako erabileretan maila edo gelako ordenagailuez kontatzen dugu. Modu batean ala bestean Txanela proiektua sakontzeko ikastolek sortutako programarekin aritzen dira bereziki ikasleak.
DBHn ikasle bakoitzak bere ordenagailua du. Hemen ikasleei informatikako edukiak ziurtatzeaz gain, informatika ikas arlo guztietan bitarte instrumental egoki bihurtzea dugu helburu. Hau da, ordenagailua ikasleari bere lana erraztuko dion benetako tresna aproposa izatea. Informatika gela DBHko ikasleei zaharrenen erabilerarako zuzenduta dago nagusiki.
Txanela proiektua paper euskarrian dugu nagusiki, baina proiektu honek gero eta aukera gehiago eskaintzen ditu eduki kurrikularrak web bidez lantzeko. Zehazki, txanela.net webgunean oinarritzen da proiektua. LH 5. eta 6. mailan dugu gune hori baliabide gisa erabiltzen. Aurten gainera, LH 6. mailako ikasleak, EKI-Ikasgune unitate digital bat esperimentatzen ari dira.
DBH osoan, EKI-Ikasgune proiektuak irakasgaietan barneratuak ditu IKT jarduerak. Jarduera hauek  IKT konpetentzietan ikasleak trebatzeko helburua dute eta ebaluazioaren parte dira. DBHn EKI-Ikasgune proiektuko arloek oinarri digitala dute eta  jarduera guztiak oinarri digitalaren bidez burutzen dira. DBH 2. zikloan digitalizazioa areagotu egiten da EKI-Ikasgune proiektuan oinarri diren zazpi arloetara: Hiru hizkuntzak: Euskara, Gaztelania eta English, Matematika, Gizarte zientziak eta Biologia-Geologia eta Fisika-kimika arloak. Hauez gain Moodle plataforma propioan garatuak ditugu beste zenbait arlo; hala nola Teknologia, Plastika, Bideogintza, Agenda 21… Eta azken ikasturte honetan, 2015-16ean, iaz esperimentatzen hasi ginen Classroom plataformaren bidez hainbat jarduera burutzen ari gara. Tartean heziketa bereziko ikasleak IKTetara, Classroom bidez,integratu nahian gabiltza.
Aipatu LH 5. maila horretatik aurrera ikasle bakoitza bere e-kontuaren jabe dela. Kontu honek posta bidezko komunikazioa, fitxategiak (dokumentuak, kalkulu-orriak, aurkezpenak, mapa mentalak..) sortu eta biltegiratzeko aukera, multimediak (audio eta bideo) editatu eta biltzeko aukera eta hauek antolatu eta gordetzeko karpeta digitalen aukera ematen du.
Hau guztia garatzeko, ezinbestekoa, gela guztiak beharrezkoak diren azpiegiturarekin hornituak ditugu:  proiektorea, pantaila handia, ordenagailua eta internetera konexioa.  Eta horrela izanik, LH5. mailan hasiko dira gure ikasleak besteak beste mekanografia lantzen, beren gelako materiala sortzen eta elikatzen aritzeko ezinbesteko gaitasuna… Hala ere, LH 4. mailan hastea aztertzen ari gara, aplikazio propioa sortzeko taldean parte hartzen dugularik..
Ikasleez gain, Irakasleok baliabide digital berria dugu LIBURU DIGITALA: LH 1.mailatik hasi eta DBH 4ra arteko talde guztietan erabiltzen dena. Helburu horretan, TXANELA, OSTADAR eta EKI-Ikasgune proiektuetako liburuetako edukiak multimedia baliabideekin aberastu dira. Horrela, Internet bidezko laguntzaz, zabaldu egin dira proiektu horiek eskaintzen dituzten aukerak. Irakasleak hainbat baliabide didaktiko izango ditu eskura, formatu irekian eta aldagarriak, gelako arbel digitalean edo bideo-proiektagailu bidez proiektatzeko.  Horiek azalpenak ematen (bideoak, audioak, animazioak,etab…) lagunduko diote, edukiak lantzen (web-orrietarako loturak, jarduera osagarriak eta egokituak, erantzunak,etab…) etab. Plataforma bakar batean dena eskura izango du irakasleak, bestelako audio- eta bideo-erreproduzitzailerik erabili beharrik gabe.
Bestalde, IKASYS proiektuarekin ere jardungo dute ikasleek LH-n. Gogoan izan IKASYS proiektuarekin konpetentzien garapenerako beharrezkoak diren baliabideen sistematizazioa lantzen dela; horretarako, IKASYS-ek trebakuntzan, memorizazioan eta ulermenaren garapenean oinarritutako tipologia askotariko jarduera-sorta handia eskaintzen du.
Bukatzeko ezin aipatu gabe utzi, TXANELA edo EKI proiektuan oraindik garatu gabe dauden arlo ala DBHko maila gorenetan ikasle zein irakasleak Moodle plataformaren bidez egiten ari diren urratsa eta esfortzua. Ez eta behin eta berriz IkT erabilera jatorrerako tutoretza, arlo eta ekintza berezietan egiten den saiakera.
Honen guztiaren helburua  IRAKASKUNTZA 2.0 aldeko urrats egokiak ematen joatea da. Gure ikasleak NET belaunaldia osatzen dute eta ikastolak informazioa jasotzeko, sortzeko eta kudeatzeko bide berriak eta erabilera egokiak eskaini behar die. Haurtzaro ikastolak, IRAKASKUNTZA 2.0 bidean, ikasgelen digitalizazioaren aldeko apustua egina du, IKTak  heziketan eragiteko beharrezko baliabidez hornituz.
Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bihurtuak ditugu jada, DBH 4. maila bitarte. Ikasle zein irakasleak IKT gaitasunetan etengabe trebatzen ari dira eta horrek geletako benetako metodologia-aldaketan lagunduko die. Gure gazteen eta gure etorkizunaren jarduera lan dinamikoan oinarritzea nahi genuke.  Bide horren aldeko apustua egina du Haurtzaro Ikastolak.
 

Klik bat eginda aurrera goaz hizkuntza zaharraren ikasle berriak.