Kontseilu errektorea

KONTSEILU ERREKTOREA: 2016 - 17
Kontseilu Errektorea Batzar Nagusiaren organo ordezkatzaile eta funtzionala da. Ondorioz, Batzar Nagusiaren eta bere erabakien pean dago. Baina menpekotasun hori gordeaz, organo autonomoa da.
Kontseilu Errektorea organo demokratikoa, kolektiboa eta erabakitzailea da. 13 Kontseilu kideek osatzen dute: zuzeneko Bazkide Onuradunen 5 ordezkarik, Lan-Bazkideen 5 ordezkarik, Bazkide ez aktboen ordezkariak eta Ikastolako Zuzendaria eta Ikastolako Administratzailea.
Bazkide Onuradunen eta Lan-Bazkideen kide bakoitzak boto bana du. Ikastolako zuzendariak, Ikastolako administratzaileak eta Bazkide ez aktiboak ez dute botorik. Nahiz eta erabakiak bertan dauden kideen gehiengo soilez hartu daitezke, erabakiak aho batez hartzen saiatuko dira Kontseilu Errektore kideak.
Kontseilu Errektorearen funtzio nagusienak dira Batzar Nagusiak delegatzen dizkion eginkizunak betetzea eta ikastolaren jarduera orokorra gainbegiratzea. Lau dira bere funtzio nagusien esparruak:
1.- Erakundezko arloan: Bazkideen onarpen Kooperatibaren ordezkari izatea Estatutu eta arauzko aginduak egoki aplikatzeko.
2.- Gestio arloan: Zuzendaria izendatzea, pertsonalaren lan-baldintzak ituntzea, Kooperatibaren martxa antolatzea, gidatzea eta gainbegiratzea.
3.- Giza errekurtsoen gestio arloan: Langile berriak aukeratzea, ikasleen onarpenerako irizpideak definitzea, gatazkak zuzentzen ahalegintzea.
4.- Pedagogi arloan: Pedagogi arloko plangintza onartzea eta ikastolako proiektu eta errendimendu eskolarra jarraitzea.
- Kontseilu errektoreko gurasoen ordezkariak
Asier
Bergaretxe

(Lehendakaria)
Josu Delgado
Iñaki
Irastorza
Alazne
Garmendia
Arnaitz
Bergaretxe
- Kontseilu errektoreko langileen ordezkariak
MJesus Retegi
(HH)
Garazi Aramendi
(LH)
Maider Lekuona
(DBH)
Paki Zabala
(Ez dozenteak)
Amaia Gelbentzu
(Lang. Batz.)
- Kontseiluko beste ordezkariak
Arantza Manterola
(B. ez aktiboak)
Agustin Vital
(Administraria)
Eneritz Arbelaitz
(Udal ordezkaria)
Sorkunde Lekuona
(Zuzendaria)
Kontseilu errektoreko aktak ->
Baimenduentzat bakarrrik