Laborategiko ERRESERBAK

Erabiltzaile baimenduentzat bakarrik.
 Egutegian laborategi gelako erreserbak ikus daitezke.
Erreserbak egiteko, ikastolako langileak dute baimena. Baimen hori ez bazenu, bidal iezaiozu zure eskaria ikasketaburuari, hark zure izenean erreserba egin dezan.
Erreserba egiterakoan, ekimenaren laukitxoan zein ekintza egitera zoazen zehaztu. Gela eta Irakaslea jarri eta hasiera eta amaiera orduak ondo zehaztu.
Gogoan izan laborategiko lehen erabilera (edozein dela erabilera ere) egin aurretik gelaren arautegia irakurri behar duzula eta ikasleriak bertako arauak laburbiltzen dituen dokumentua irakurria eta ulertua duela ziurtatu behar duzula. Dokumentu hauek web honetako dokumentazio atalean hala lotura honetan eskura ditzakezu: http://webgunea.haurtzaroikastola.net/laborategia/