Liburutegia

LIBURUTEGIAK: Irakurzaletasuna eta kontsulta guneak

Liburu txokoa

Irakurzaletasuna PIZTEA da helburua; ttiki-ttikitatik liburu artean ohitu, liburuekin jostatu eta gozatu.
Adinean aurrera egin ahala, zaletasun hori elikatu eta indartu nahi da; irakurketaren afizioa ohitura bihurtuz, ibilian-ibilian, liburuen txokoan gozatzera heltzeraino. 
Liburua altxor preziatua da, hezkuntza integralerako oinarrizko zutabea.

Kontsultarako eta lanerako zerbitzua ikasleentzat

IKT garapenak paperezko entziklopedietatik Internet-guneetara aldatu du kontsultak eta bilaketak egiteko joera.
Aldaketa horri erantzuteko, jantokiko areto nagusia wifi seinale egokiz hornitu da eta aretoa egunero irekitzen zaie ikasleei. Ikasleek beren ordenagailuak baliatuz kontsultak eta lanak egin ditzakete jolas-garaietan eta bazkal ondorengo eguerdiko tarteetan. Informatika gela ere erabil dezakete jolas-garaietan.
Zerbitzu horiek DBHko ikasleei eskaintzen zaizkie eta ikasleekin batera arduradunen bat egongo da beti.
LH 3tik LH 6ra arteko ikasleentzat jantokian egokitu da lanetarako lekua, bazkal ondoren lanerako espazio bat izan dezaten.

Familientzako zerbitzua

Liburutegi nagusia da eguneroko jarduerak egiteko ikastolak eskaintzen duen beste baliabideetako bat. Bertan, ikasleek, irakaslearekin batera, zenbait kontsulta edo lan egin ahal izango dute, modu eroso eta egokian; baita familiek ere. Familiek aurrez ezarritako ordutegian, liburutegia erabiltzeko aukera izango dute; eta bertako liburuak, ordenagailuak eta wifi sarea eskuragarri izango dituzte. Jarraian agertzen den ordutegian erreserbak egin eta ordutegiak ikus daitezke.

Liburu eta multimedien online kontsulta eta eskuratzea

Liburuen kontsulta arintzeko, liburuak ABIES 2.0 programaren bidez zerrendatu dira eta jarraian ageri den ABIES ikonoan eskura daiteke.
Interneten geroz eta gehiagotan kontsultatzen dira liburu eta mediateka baliabideak: eblibiotecan (librea) eta eLIburutegian (udal liburutegian emandako erabiltzaile eta pasahitza erabiliz) liburuak kontsulta eta mailega daitezke. Euskal encodings (librea) eta Gure abestiak aukerez, familia guztiari egokitutako mediateka kontsulta daiteke.