Badugu Erronkan lehiatzeko taldea!

Haurtzaro ikastolako 18 ikaslek izango dute aukera Oiñatiko Kilometroetan egingo den Erronkan parte hartzeko. Laster hasiko dira lanean, Txantxiku ikastolakoek hainbat ekintza antolatu dituzte eta: Mendimetroak, fotomuntatzeak… Aurten, inoiz baino ikasle gehiagok eman dute izena. Eskerrik asko denoi, zuen indarra eta gogoa ekartzeagatik!