IDAZKARIA / ZUZENDARI LAGUNTZAILEA

HAURTZARO IKASTOLAK, gurasoen eta langileen artean osatutako herri onurako irakaskuntza kooperatiba bateratzailea eta Ikastolen Elkarteko partaide dena, idazkari bat kontratatu nahi du.
 
Eginkizunak
Eginkizun nagusiak honako hauek izango dira:
•    Familiei, ikasleei eta irakasleei buruzko dokumentazioaz eta informazioaz arduratu, matrikulen tramitazioa egin, kobrantza eta ordainketak, kontabilitate lanak, Administrazio desberdinekiko dokumentazioa prestatu eta eguneratuta mantendu.
•    Zuzendaritzatik bideratutako lanak burutzea, txostenak, aktak, testuak landu, bai euskaraz, bai gazteleraz.
•    Ikasleen txosten eta espediente akademiko prozesu administratiboaz arduratu.
•    Arlo laboralekiko laguntza lanak.
•    Jantokia eta garraioa erabiltzen duten ikasleen kudeaketa administratiboa.
•    Idazkaritza lanetan laguntza eman.
 
Betekizunak
•    Administrazio kudeaketan erdi mailako zikloko ikasketak edota gorako ikasketak.
•    IKTn aditua: Windows, Office paketea, internet, sare sozialak.
•    Euskaraz (EGA) eta gazteleraz ahozko eta idatzizko goi mailako komunikazio gaitasuna.
•    Harremanetarako gaitasuna.
 
Baloratuko da:
•    Ikastolen kudeaketa programak eta Hezkuntza Saileko aplikazioak ezagutzea (Adib.: Alexia).
•    Kontabilitate programak ezagutzea.
•    Nomina programak ezagutzea.
•    Gizarte Segurantzako aplikazioak ezagutzea.
•    Ingelesez komunikatzeko gaitasuna.
•    Ikastola proiektuarekin lotura eta ardura.
 
Eskaintza
Lanaldi osoko kontratua.
Ordainsari lehiakorra.
 
Interesatuta bazaude, bidali ezazu zure curriculuma eguneratuta hurrengo posta elektroniko helbidera, seleccion@lks.es, gaian “Haurtzaro Ikastola” aipatuz.