Oiartzun udalerria

OIARTZUN EZAGUTZEN
Udalerriaren datu orokorrak
Oiartzun Gipuzkoako ipar-ekialdean kokaturik dago, Oiartzualdea eskualdean eta 10.000 biztanle inguru ditu. Biztanleriaren %90 euskalduna edota ia euskalduna du: herri euskalduna da. Oiartzun, Karaez herri bretoiarekin senidetuta dago. Oiartzun herria iparretik Lezo eta Irun herri gipuzkoarrek mugatzen dute, hegoaldetik Goizueta naparrak, ekialdetik Irunek eta Lesakak eta mendebaldik Errenteriak eta Goizuetak. Tontorrik altuena Errolbide da, 837 m-rekin, Aiako Harria granitozko mendigunean kokatua. Aipamen berezia merezi du Aiako Harriko Parke Naturalak eta bertan kokatzen diren Arditurriko meategi erromatarrak.
 
Oiartzun Gipuzkoako ipar-ekialdean kokaturik dago, Oiartzualdea eskualdean eta 10.000 biztanle inguru ditu. Biztanleriaren %90 euskalduna edota ia euskalduna du: herri euskalduna da. Oiartzun, Karaez herri bretoiarekin senidetuta dago. Oiartzun herria iparretik Lezo eta Irun herri gipuzkoarrek mugatzen dute, hegoaldetik Goizueta naparrak, ekialdetik Irunek eta Lesakak eta mendebaldik Errenteriak eta Goizuetak. Tontorrik altuena Errolbide da, 837 m-rekin, Aiako Harria granitozko mendigunean kokatua. Aipamen berezia merezi du Aiako Harriko Parke Naturalak eta bertan kokatzen diren Arditurriko meategi erromatarrak.
Herrigune nagusia Elizalde da. Horren inguruan kokatzen dira beste auzoak: Gurutze, Ergoien, Karrika, Altzibar, Iturriotz, Ugaldetxo eta Arragua. Ergoien auzoan bi museo lekutu dira: Herri Musikaren Txokoa (herri musikari buruz bildutako materiala) eta Luberri (Oiartzungo Geologiaren Interpretazio Etxea).
 
Ondare artistikoa
Done Eztebe Parrokia (Elizalde Auzoan)
Erdi Aro Garaiean, badirudi kapera bisigotikoa egon zela, eta ondoren eraikin erromaniko garrantzitsuagoa eraiki zela X-XII mende bitartean, nahiz eta bata ez bestearen arrastorik geratzen ez den. Geroago hasierako gotikoari zegokion eraikuntza izan zen; horren arrasto gutxi batzuk gordetzen dira, nabeartearen erdialdean eta hegoaldeko fatxadan, hain zuzen.
Eliz barne handikoa, kanpoan kontrahorma lodi batzuk ditu. Absidea ekialdera zuzentzen da, eta bertan aurkitzen da aldare nagusia, altua eta marmolezko eskailera duena. Arreta berezia merezi dute XVII. mendeko erretaula handiak, sagrarioak eta koruko Cavaille-Coll-ko organoak. Dorrea XVI. mendekoa da. 40 m-ko altuera du eta oinarri karratuak sendotasun itxura ematen dio.
 
Udaletxea (Elizalde auzoan) 
Maese Nikolas Zumetak 1678an eraikitakoa. Eraikuntza soila da etaharlanduz egina. Oina karratua du eta teilatua lau isurikoa. Behe solairuan bost arkuko aterpe handia du. Arku horien gainean eusten da solairu nagusia.
Fatxada nagusia iparraldera zuzendua dago, eta balkoien gainean haraneko bi armarri aurkitzen dira.
 
Donibane Bataiatzailearen basilika (Elizalde auzoan)
XVI. mendeko eraikuntza, basilika eta ospitale saindu gisa eraikia. XVII. mende hasieran egindako erretaula du. Ekialdera fatxada errenazentista du eta bertan 1682ko haraneko armarria jasotzen da. Gaur egun bertan dira Don Manuel Lekuona Kultur Etxea eta Udal Biblioteka.
 
Dorre Etxea (Iturriotz auzoan)
XIV eta XV. mendeetako dorretxe gotikoa, haraneko eraikuntzarik zaharrenetakoa da. Kategoria handiko eraikuntza, erdi aroko defentsa eraikuntzen ezaugarriez hornitua dago. Bertan arku gotikoak, konopialak, gingilduak.. ikus daitezke. Solairu nagusira igotzeko, kanpoko eskailera du hegoaldean.
 
Bestelako ondarea
Aiako Harria parke naturala
Erdi Aro Aiako Harriko Parke Naturalak 6.913 hektareako azalera du eta, 800 metrotik gorako granitozko hiru tontorrek, oso itxura berezia marrazten dute: Irumugarrieta, Txurrumurru eta Erroilbide. Paleozoikoan sorturiko mendigunea izanik, herrialdeko materialik zaharrenak barneratzen ditu.
Parkean azaltzen diren basoak oso aipagarriak dira, Urdaburu mendia eta Añarbeko urtegiko bazterren arteko eremua, bai zabalera zein garrantziaren ikuspuntutik, bereziki nabarmentzen delarik. Inguruaren itxura malkartsua dela eta, ur-jauziak sortzeaz gain, ezkutuko sakanen jatorrizko izaera bere horretan mantendu da.
 
Arditurriko bidegorria
Arditurriko Bidegorria naturarekin eta historiarekin bat eginez zabalik dagoen atea da. Bi mila urte baino gehiagoko historia duen bidea zeharkatzen uzten digun bidegorri hau oinezkoentzako eta txirrindularientzako bakarrik dago irekita. Bidegorria Oiartzun osoa zeharkatuz, hain ikusgarria den Aiako Harriaren magalean amaitzen da. Oiartzun ibaiarekin bat egiten duen bide honek 7 km-ko luzera du eta trenbide zahar baten ibilbidea jarraitzen du, aitzinean erromatarrek Arditurriko meategietatik itsasora mineralak eramateko erabiltzen zutena.
 
Arditurriko meatzeak
Arditurriko meatzeak granitozko Aiako Harria mendigune ikusgarriaren bihotzean daude, Oiartzunen. Meatzeak erromatar inperioaren garaitik ustiatu izan dituzte, zilarra lortzeko. Hala ere, inguruetan aurkitutako aztarnek agerian utzi dutenez, are lehenago ekin zitzaion meatzeak ustiatzeari. Erdi Aroan burdina ateratzen bazuten, hurrengo mendeetan beruna eta fluorita ere ustiatu ziren. Arditurriko jarduera 1984an amaitu zen. Baina meatzea ikusgai dago 2008tik, 800 metro luzeko meazuloa egokitzeko lanak amaitu eta gero.
 
 
Oieleku eta estazio megalitikoak
Oiartzungo herrian kokaturik dagoen Aiako Harria Parke Natural zoragarria, Euskal Herriko cromlech gehien dituen gunea da: guztira 57 monumentu megalitiko aztertu dira. Naturaz eta historiaz, urratsez urrats eta lasai-lasai ibiltzeko abagunea dugu Ipar Oielekuko cromlecha, bereziki ongien kontserbatuta dagoena eta guztien artean ederrena dena. 10 metro diametroko zirkulua osatzen dute biribilean ezarritako harri hauek, ingurune berdean eta Aiako Harriaren gailurra atzean dutelarik. Ingurune honetan, beste 5 cromlech aurkituko ditugu eta guztiei begira, gure arbasoek kokaleku hori zergatik aukeratu ote zuten galdetuko diogu geure buruari. Oielekura iristeko, Oiartzun herria eta Artikutza lotzen duen GI-3631 errepidea hartu behar dugu.
 
Komunikabideak
Oiartzun Donostiatik 12 km-ra kokatzen da, ekialdean. N-l errepidea eta A-8 autopista jarraituz Donostiarekin eta Irunekin elkartzen da eta beste hiru errepideri esker, Astigarraga, Lesaka eta Artikutzarekin.
Tren geltokia ere badu Arragua auzoan ("Topoa"), Donostia eta Hendaia hiriekin lotzen duena. Errenteria eta Donostiarekin autobusez komunikatua dago.
Ezin aipatu gabe utzi Pasaiako kaitik Arditurriko meategietaraino luzatzen den bidegorria, errepidearen ordezko izan daitekeena.
Herrigune nagusia Elizalde da. Horren inguruan kokatzen dira beste auzoak : Gurutze, Ergoien, Karrika, Altzibar, Iturriotz, Ugaldetxo eta Arragua. Ergoien auzoan bi museo lekutu dira: Herri Musikaren Txokoa (herri musikari buruz bildutako materiala) eta Luberri (Oiartzungo Geologiaren Interpretazio Etxea).
Informazio gehiago: