Teknologia

TEKNOLOGIA
Ikastolako DBH etapan  ikasleek teknologia  izeneko arloa  lantzen dute. Teknologia kulturaren oinarrizko alor den aldetik,  ikasleari honelako bilakaeran lagunduko lioke: Arazo praktiko edo hurbilei erantzuteko gaitasuna garatu eta beren autonomia eta kritika ahalmena areagotu,  teknifikaturik dagoen ingurunean. Ikasleek, ingurune teknologiko honetara moldatu beharra daukate eta ikasgai hau oso baliagarria da honako bilakaeran laguntzeko
Arlo honen curriculum planteamenduaren abiapuntu nagusietako bat hau da: gizakiak teknologiaren bitartez arazoak gainditzeko erabili dituen metodoak eta baliabideak erreferentziatzat hartzea. Era horretara, prestakuntzarako eta goian aipaturiko gaitasunak lortzeko ardatz nagusia honetan biltzen da: arazo baten identifikazioan eta analisian, eta arazoa gaindituko duen objektuaren elaborazio eta ebaluazio bidean lantzen diren trebetasunetan eta ezagutzan.
Problema praktikoak ebazteko jarraitzen dugun bide, beraz, proiektuen metodoan oinarritzen da. Hasieran arazoa planteatzetik lana burutzera joko da, antolaketa lana pausoka gidatuz. Arazoari irtenbidea eman ondoren, baliabide, material, tresna, beharrezko denbora, jarraitutako prozesu, eta abarri buruzko gogoeta egiten dute gure ikasleek.Gogoeta hori hortik aurrera burutuko den hurrengo lanaren hobekuntzarako abiapuntua eta plangintza antolatzeko beharrezko baliabideak barneratzeko bidea izan daiteke. Azken finean, proposamen honekin zera bilatzen da: arazoak ebazteko gaitasunak garatzea, lan proiektuak burutuz.
Ingurune teknikoa ikertzeko, mekanismoak eta denetariko tresnak asmatu eta horiekin lan egiteko, Ikastolak Teknologia Lantegia du DBHn. Gela honetan, ikasleak objektu teknikoen analisi, diseinu eta eraikuntzarako beharrezko material, tresna eta erremintak erabil ditzake.
• Material berrerabilgarriak: kartoia, egurra, plastikoa...
• Merkatuan dauden beste material berezi batzuk (poleak, engranajeak, motorrak, osagai pneumatikoak...).
• Erreminta eta makinak (eskuzko erremintak, zerra elektrikoak, taladroak...).
• Material elektrikoa eta elektronikoa (etengailuak, bonbillak, eroaleak., erresistentziak, diodoak, kondentsadoreak, transistoreak…).
• Ordenagailu bidezko kontrol edo automatismoak (azken urteetako apustua dugu hau, gero eta esanguratsuagoa izango den automatismo eta errobotika mundua ulertu nahian).
Operadore teknologikoen ezagutzan irudiak eta multimediek duten garrantziaz jabetuta, telebista bati lotuta dauden ordenagailuz hornitua dago gela. Bertan bideo, argazki, animazio eta simulatzaile digitalak ikus daitezke, bai eta filmatu.
Bestalde, informazioaren gizartean bizi garen honetan, ikasleek eskura dute ikastolako teknologia webgunea.
Era berean, eta horretan aitzindari garela esan daiteke, gure ikastolan eginiko ikasleen hainbat lan ikusgai daude interneten haurtzarotek kanalean edo eta ikastolako web orrian