Txanela

TXANELA PROIEKTUA
Txanela proiektua derrigorrezko Lehen Hezkuntzako ikasmateriala da. Haur Hezkuntzan Urtxintxa proiektuarekin hasitako ibilbidearen jarraipen modura aurkezten den proiektu honek bi etapen arteko zubi lana egitea, batetik, eta Lehen Hezkuntzaren oinarriak finkatzen laguntzea, bestetik, ditu helburu. Lehen Hezkuntza etapa zabala denez (6-12 urte) eta ziklo bakoitzak bere zeregina duenez hezkuntza prozesuan, hauen arteko eta beste etapekiko loturak zainduta curriculum eskaintza koherente, bateratu eta egokia eskaintzeko asmotan sortua da.
 
Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua
  • Gaitasunen garapenean oinarritua.
  • Ikaskuntza esanguratsua eskaintzen duena eta ikasle aktiboaren bila dabilena.
  • Haurraren etengabeko motibazioa bultzatzen duena.
  • Aniztasuna errespetatzen duena.
  • Balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometitua.
Euskal Herri osorako egina
  • Herrialde guztietako erreferentziak jasotzen dituena.
  • Jatorriz euskaldun nahiz erdaldun diren haurrak euskaraz eta curriculum bateratuan hezteko proposamena.
  • Curriculumaren euskal dimentsioari garrantzia ematen diana.
  • Euskalduntasunetik abiatuz, kultura unibertsalerako bidea egiten duena.
Diseinu bateratu eta eraginkorra
  • Derrigorrezko Hezkuntzarako curriculum deskribapen bateratua.
  • Hezkuntza asmoak argi eta zuzen azaltzen dituena.
  • Irakasleen berrikuntzaren eta trebakuntzaren bultzatzailea.
  • Edukiak lantzeko era askotako euskarriak integratzen dítuen proiektua.
Zehar lerroak
  • Sexu-berdintasunerako hezkuntza eta hezkidetza
  • Giza eskubideak, harremanak eta Bake Hezkuntza
  • Osasun Hezkuntz
  • Kontsumorako Hezkuntza
  • Gizarte-komunikabide Hezkuntza
  • Bide-Hezkuntza
Irizpide metodologikoak
  • Globalizazioa
  • Ikuspegi eraikitzailea
  • Ikaslearen kudeaketarako taldekatzeari eta elkarrekintzari buruzko deskribapenekin.
  • Denboraren, espazioaren eta baliabideen ustiaketarako orientabideekin.
  • Gurasoekiko harremanak bideratzeko proposamenekin.