Herri jolas eta jokoak Haurtzaron!

Herri jolas eta jokoak Haurtzaron!
Soin jardueren inguruan euskal kulturaren esparrutik harturik dagoen hutsunea ikusita, Ikastolen Elkarteak IKASPILOTA izeneko proiektua garatua du eta garatzen ari da etengabe.
Euskararen erabilera eta soin jarduerak uztartzea da proiektuen helburu nagusia. Ez dago esan beharrik soin jardueraren bitartez, euskararen erabilera bultzatzea erronka iraunkorra dela.
Hiru multzo nagusi ditu Soin Jarduerak: Euskal Pilota, Herri kirolak eta Natur jarduerak (itsasoa eta mendia). “Euskal pilota” unitate didaktikoari arloen arteko tratamendua ematea da helburua, ikastetxeko hezkuntza proiektuan txertatutako gaia baitugu.
LHko ikasle guztiek Euskal Pilota gaia jorratuko dute, eta, horrela, “interesgune” bihurtu. Unitate didaktiko honen saioak Ingurunearen Ezagutza, Plastika eta Gorputz Hezkuntzan landuko dira, eta saio horietan guztietan erabiliko den tresna ezinbestekoa EUSKARA izango da, Euskara zehar lerro bezala landuz.Ikasleek euskal pilota Euskal Herriko kultur ondarea dela ulertuko dute, bere sorrera, garapena, gaur egungo egoera, modalitateak eta gainontzekoak ezagutuz.
Abiapuntua Euskal pilota izanik BOTE LUZEA zer den eta nola jolasten den ari dira azken urtetan lantzen LHko 3. zikloan; pilotara jolasteko modua, ia galdua egon da Euskal Herrian, eta IKASPILOTAri esker berreskuratzeko bidean dugu Ikastolan. Bestalde, DBHri dagokionez, lehen eta laugarren mailako ikasleei zuzendua dago eta Gorputz Hezkuntza arloan landuko den gaia dugu hau. Maila zehatzagoan kokatuko gara, eta, modalitateak tresna gisa erabiliz, aurreko helburua garatzea izango da gure lana.
Proiektu honen barruan koka ditzakegu azken urteetan Herri Kirolen inguruan lantzen ari garen unitate didaktikoak eta honekin lotutako topaketak ere.
Ikasturte honetan ere OREKAZ proiektua lantzeko mintegian parte hartuko dugu. Mintegi hau nazio mailakoa da, euskal Herri osokoak dira parte hartzen duten irakasleak, Gorputz Heziketa eta Hezkuntzarekin zerikusia duten
hainbat gairen inguruko hausnarketak bideratzeko, ondorioak ateratzeko eta etorkizunerako bide berriak inprobisatzeko

Helburuak ondorengoak dira:
• Euskal Curriculumerako Gorputz Heziketa arlorako egin proposamena ikastolekin kontrastatzea, aberastea, lantzea, ebaluatzea, hobetzea, garatzen joatea.
• EHI eta ikastolen arteko harremana indartzea.
• Euskal Herriko Gorputz Heziketako irakasleen harreman sarea osatzea.