Zientzia proiektuak

ZIENTZIA PROIEKTUAK
Haurtzaro ikastolako TeknoZientzia departamentuak zientzia proiektu eremu zabala hartzen du: laborategia, teknologia arloa, zientzia astea, eskola agenda 21...
Teknologia eta Agenda 21 proiektuen berezitasunak orri propio banatan azaltzen ditugunez hona hemen beste guztien ezaugarriak:
 

Azken ikasturtea hauetan azaroaren lehen hamabostaldian ospatzen den zientzi astean parte hartzen ari gara.
Ostirala arratsaldez, borondatez joan nahi duten ikasleekin, autobusa bete eta zientzaren karpara egin dugu bisita. Gustuko bisita ikasleen esanetan. Teknologia, robotika, matematika, neurozientzia, kimika, nanoteknologia, osasungintza... hamaika gai lantzen dituzten postutan unibertsitatean ikasten ari diren ikasleek DBHkoei azalpenak ematen dizkiete.
Laborategia
Laborategia mimoz zaindu dugun gela da.
Inbertsio ikaragarriak egin gabe, baina etengabe, hornitzen da gela. HHtik hasi eta DBH-4 arteraino egiten diren saiakuntzak jaso, bertarako behar diren materialak aztertu eta urtez-urte erosi, kokatu, zaindu eta berritu dira. Guztiak datu-base batean bilduta; tresna bakoitzeko zer, zenbat eta non ditugun kontrolpean dugu.
Harro esan genezake beste ikastola batzuetatik gure laborategia ikustera etorri zaizkigula, bai eta unibertsitatetik, zientzia eta teknologia masterra egiten ari diren ikasleak etortzen zaizkigu bisitan, zientzia arlo hauen espazio berezi hauek ezagutzera, laborategia eta teknologia gela hain zuzen ere.
Laborategia zientzia departamentuaren eta inguruko ekintzen "Agenda 21" erreferentzia gela da, bertan egiten dira zientziarekin zerikusia duten ekimen gehienak. Horrerarako beharrezko ordenare eta proiektoreaz hornitua dugu.
Laborategiak web orri propioa du eta bere kudeaketarako zientzia departamentuko arduradun bat izendatua dago.
TeknoZientzia bloga
TeknoZientzia arloek blog propioa dute TeknoZientzia txokoa izenekoa.
Blogarekin, bideo, berri, lehiaketa... bidez ikasleriak zientziaz galdetzea, iruskinak egitea, arrrazoiak ematea, informazioa jasotzea..., zientzia aritzea nahi da. DBH ikasleei zuzenduta dago eta Twiterren bidez sare soziletara igortzen dira kanal propio zein ikastolako kanal orokorrera.
Astero bertan argitaratutako edukien buletina jasotzen dute postaz. Eduki hauetako zenbait eskola 2.0ko ekipoez klasean lantzen dira eta beste zenbait borondatez lantzekoak dira.
Materialgintza
Haurtzaro ikastolako zientziatako irakasleriak EHI-ko hainbat proietuetan ardurak izan ditu eta parte hartu du hainbat materialgintza proiektuetan. Bestea-beste; Ikasys, IKT, Ostadar, EKI, BTEK, Teknologia mintegiko kide eta egile izan da bertako irakasleria.