Aniztasuna

Aniztasunaren trataera Haurtzaro ikastolan
Gure gizartea anitza da, gu ere hala gara, eta aniztasunak gero eta hertz gehiago ditu: familia eredu desberdinak, urritasun fisiko edo psikikoa duten pertsonak, baliabide ekonomiko desberdinetakoak, jatorri desberdineko etorkinak eta atzerritarrak, ideologia eta sinesmen desberdinak... Aniztasun hori gizartean dago eta horren isla Ikastolan.
 
Aniztasunak Ikastolako bizitza eta jarduerak kolorez betetzen ditu, denak desberdinak, baina, aldi berean, berdinak garela agerian jarriaz; hau da, elkartzen gaituena urruntzen gaituena baino gehiago dela ikusaraziz. 
 
Hauxe da Haurtzaro Ikastolan eskola-komunitate bezala landu nahi duguna: norbera den bezalakoa izanik ere, besteekin elkartzen gaituzten gauzak gehiago dira urruntzen gaituztenak baino eta norberak bere ezaugarriak ezagutu eta errespetatu behar ditu, bestearenak egin ahal izateko. 
 
Erronka handia bada ere, gure bideak hortik joan behar duela sinesten dugu. Horretarako, eguneroko jardueran (jarduera curricularretan) zehar-lerro bezala lantzen ditugu aniztasuna eta bizikidetza. Era berean, ezkutuko curriculumean, hau da, gure eguneroko portaeran, desberdintasunarekiko, norberak bezala pentsatu eta egiten ez dutenekiko errespetuzko jarrera lantzen dugu.
 
Balore horiek gure garatzeko maila desberdinetako esku-hartze eta baliabideak ditugu, arruntenetik berariazkoenetarainokoak
 
Gela arrunta
Alde batetik, gure Curriculum proiektuan oinarritutako ikas materialaren bidez, hezkuntza konpetentziak, jarrerak eta portaerak ikasle guztiekin lantzen ditugu. 
 
Bestetik, gelako eta inguruko aniztasun horrek aukera ematen digu tutoretzako saioetan hori ere lantzeko, balioen lanketarekin uztartuz. Etapa bakoitzean zer eta nola landu Etapako Tutoretza Ekintza Planean zehaztua dugu. 
 
Horrez gain, gurasoekin egiten diren bileretan, ikasle bakoitzari dagokion aniztasun eta berezitasun horiek lantzen ditugu.
 
Aniztasuna eskola errendimenduan ere agertzen denez, lehenengo interbentzio-maila irakasleak berak eramaten du aurrera: gela barruan, astean behingo errefortzu saioekin (LHn) eta errefortzu curricular saioekin (DBHn) edo eta gurasoekin adostuta, elkarlanean, etxean egin beharrekoak gidatuaz. Zer eta nola egingo den Ikasle bakoitzari egokitutako Hezkuntza Indartze Banakako Planean (HIBP) jasotzen da.
 
Etorkin berantiarrekin euskara errefortzu saioak eta errefortzu curricularra ere eskaintzen ditugu, norberaren beharretara ahalik eta gehien egokituaz.
 
Behar berezietako gela
Zailtasun orokorrak dituzten ikasleekin gela arruntetik at lanketa berezia egiten da. Ikasle bakoitzari bere beharrak kontuan hartuaz dagokion programazioa egiten zaio.
 
Kanpoko zerbitzuak
Eskualdeko Berritzeguneak, eskualdeko Pedagogi Aholkularitza Taldeak, besteren artean, hainbat alorretako aholkularitza eskaintzen digu, adibidez, Berritzeguneko talde multiprofesionalarena. Talde honek, ikasleen jarraipen eta aholkularitza du helburu eta honen barnean logopeda eta fisioterapia eskaintza sartzen dira besteak.
 
Udal zerbitzuak
Aniztasuna kontutan hartuta, Oiartzungo udal ongizate zerbitzuarekin elkarlana bideratzen dugu, baita udaleko euskara sailarekin ere.
 
Errekurtso hauen guztien kudeaketarako hainbat baliabide pertsonal  Haurtzaro Ikastola – Batzar Nagusia 2016/2017 53 ditugu: hezkuntza laguntzaile espezialistak, laguntza irakasleak, euskara irakasleak, psikologoa...
 
Psikologoak kasuan-kasuko partaideekin errekurtso hauen kudeaketan parte hartzeaz gain, gurasoen eskaeren arabera, hauei erantzun eta kasuan kasuko aholkularitza bideratzen du. Era berean, irakasle taldeetan gelako beharrez elkarlana bideratzen du.