KIVa eguna Urriak 30

Atzo, urriak 30, KiVa eguna ospatu genuen ikastolan. Gure ikastolan jazarpen egoerarik onartzen ez dugula adierazteko argazki erraldoia atera genuen ikasle, irakasle, langile zein hurbildutako gurasoek.
 
Horrez gain ikasleek hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izan zuten: KiVa koadernoak, kartelak zein talde harremana eta kohesioa lantzeko dinamika eta jolasak.