GABONAK LIBURUEKIN

                                                                                                                                                                                                        

 
 
 
 
 
 
GABONAK LIBURUEKIN
Familia agurgarriak:
 
Ikastolak garrantzi berezia ematen dio irakurketari. Interes hori, ez da mugatzen haurrek irakurtzen eta idazten ikastera.
 
Ikastolak garatzen duen irakurketa-planaren barruan, jarduera ugari egiten ditu irakurketaren zaletasuna sustatzeko; eta helburu horrekin, Liburu txokoa proiektua jarri da martxan.
 
Haurrek irakurtzen jakin edo ez, familiek ere, gurekin batera, irakurketa susta dezakezue. Adibidez, gertuen dituzuen liburutegietara seme-alabak eramanez nahiz bertako liburuak aukeratzen eta irakurtzen lagunduz.
 
Halaber, irakurketarako horren egokia den Eguberriko garai honetan, liburua opari ezin hobea izan daitekeela kontuan hartzea gustatuko litzaiguke. Eta aukeraketan laguntzeko, adinaren baitako gomendatutako liburu zerrenda bidaltzea pentsatu dugu. Badakigu hor agertzen direnez gain, beste liburu interesgarri asko badaudela; guztiak ere, irakurzaletasuna bultzatzeko egokiak!
 
Zuen seme-alaben hezkuntzaren garapenean lanean batera jarraitzeko asmotan, adeitasunez agurtzen zaituztegu.

 

EUSKARAZ BIZI TALDEA – ZUZENDARITZA TALDEA