Inauteri jaialdia Elorsoro kiroldegian izango da

Biharko eguraldiaren iragarpena jakinik, arratsaldeko jaialdia Elorsoro kiroldegian egitea erabaki dugu.
Jarraian dituzue gogoratu beharreko oharrak:
Argazkiak ateratzera gurasoak ez zaitezte gradetatik eszenatokira jaitsi (argazkiak ikastolatik bideratuko dira eta web orrian zintzilikatuko dira).
Seme-alabak jasotzeko lekua, jaialdia bukatu ondoren:
  • HH eta LH 1. eta 2. mailako ikasleen gurasoek haurrak pistan jaso ditzakezue saioa bukatu ondoren. Ikuskizuna bukatzean pistara jaitsi eta bertan hartu ditzakezue.

Gogoratu joan aurretik irakasleari haurra hartu duzuela adieraztea.

Gainontzeko ikasleak LH 3tik DBH-ra, pistatik zuzenean aterako dira kanpora eta ikastolara itzuliko dira irakaslearekin. 

  • Arratsaldeko autobus zerbitzua: ohiko moduan izango da.