Haurtzaro Ikastolako lau ikasle Azkue Literatur Lehiaketan saridun

Urtero ospatzen den Azkue literatur lehiaketan, Haurtzaro ikastolako lau ikasle saritu dituzte. 
 
10-13 adin tartean, DBH 1. mailako Lur Lopez "Lehen eta orain" olerkiarekin eta Maialen Leiza "Betirako maitasuna" eta Uxue Etxebeste "Txiro naiz eta txikia naiz" narrazioekin. 
 
14-17 adin tartean, berriz, DBH 4. mailako Anne Arrizabalaga saritu dute "Ahul egin zintuena" olerkiarekin. 
 
Sari-banaketa, hilaren 18an egingo da Bilbon. 
 
Gure zorionik beroena saridunei!