ALEXIA - familientzako gidak

Eskutitzan ageri zaizun moduan ikastolako posta sortuko duzu lehenik. Posta hau sortzeko ordenagailua erabil zenezake. Sortu ondoren, mugikorreko kontutan gehitzea eskatzen dugu. Posta hau norena den eta martxan dagoen ala ez jakin genezake, zuen pertsonalak altan edo bajan dauden ezin jakin. Gainera bidalketa masiboak egiterakoan plataforma ezberdinetara bidaltzeak hainbat arao eman izan ditu. Horrexegatik guztiok plataforma berean aritzeko posta bana sortu zaizue guraso bakoitzari, bikotekide bakoitzari.
Prozesu hau ikasleek plataforma ezberdinetan egiten dutenez saia zaite beren laguntza hurbil edukitzen.
Hasi baino lehen eskutitzan banatu zaizun pasahitza aldatu behar duzunez pentsatu eta apuntatu, gutxienez 8 digitu edo gehiago dituen pasahitza pertsonala (minuskula, maiuskula, zenbaki eta puntuazio-ikur bana eduki behar ditu gutxienez)
Postan lehen aldiz sartzeko zure nortasun agiriaren zenbakiari (letra eta guzti) @haurtzaro.ikastola.eus gehituko diozu, adibidez: 34567890J@haurtzaro.ikastola.eus
Lehen paasahitza gutunean adierai zaizuena erabili eta pentsatutakoaz trukatu.
Jarrai itzazu lehen bideo honetan ageri diren azalpenak https://youtu.be/Bl26EJBVafc
 
 
Ikastolako posta sortzea lortu baduzu zure mugikorrean gehitzea ez ahaztu.
Hurrengo pausu honetan Alexiarako zure sarbidearen pasahitza sortuko duzu. Horretarako ikastolako postan jada jasoa duzun "Alexia jakinarazpenak" izeneko mezua zabaldu behar duzu.
Mezu honetan erabiltzaile gisa zein izen duzun erreparatu (apuntatu, memorizatu...) eta mezuan ageri den loturak hitzaren gainean klik egin beharko duzu.
Postarako erabili duzun pasahitza bera erabili zenezake. Eta ondoren pasahitza berreskuratzeko balio behar lukeen galdera eta erantzun sekretua ezarruko dituzu.
Jarrai itzazu bigarren bideo honetako azalpenak. https://youtu.be/HrTRhYSUFTE
 
 
Bukatzeko Alexian sartzerakoan, bertan zer topatu zenezakeen azaltzen da azken bideo honetan. https://youtu.be/7tcGof5zyhg
 

OHARRAK:

Bideo hauek egiteko guraso baten erabiltzaileaz baliatu naiz. Mila esker beti bezala guraso gisa laguntzako prest izateagatik.

Webgunea, epe ertain batean, itxuraz aldatu eta Alexiarako sarbidea menuan jarriko da. Horrelako antzeko zerbait izan daiteke, kontuan hartu.