EUSKAL CONFIT

ESKOLA  AGENDA 21EKO  ESKOLA JASANGARRIEK Euskal Confint ospatu zuten atzo eta Haurtzaro ikastolako IRAES taldeko ordezkariek parte hartu zuten, EAEko beste hainbat  gazterekin batera. 

Klima aldaketa gaia landu zuten eta Uxua Lopezekin hitz egiteko aukera ere izan zuten. Berak klima aldaketaren gaia gertutik ezagutu du, Antartikan egona baita. Espedizio horretan mundu osoko 80 emakumek parte hartu dute eta ingurumen gaietan genero ikuspegia aztertzeko aukera izan dute. 

Esperientzia interesgarria izan da  guretzat.