ELKAR LITERATUR LEHIAKETAN ETA ZOZKETAN SARIDUN

Urtero bezala, aurten ere, Elkarrek antolatzen duen ilustrazio eta literatur lehiaketan DBH 1 eta 2. mailako hainbat ikaslek parte hartu dute. Hauen artetik, DBH 2. mailako Oihane Irastorzak, bere kategorian, 1. saria irabazi du "Amonaren amantala" izeneko ipuinarekin.
 
Bestalde, lehiaketan parte hartzen duten gaztetxoen artean egindako zozketan, DBH 1. mailako Enara Jauregiri egokitu zaio saria, Basque Culinary Centre-ra bisita hain zuzen.
 
Gure zorionik beroena biei!