Xanistebanetako Kartel Lehiaketan sarituak

Uda sartu berritan eta ikasturtea bukatzear dela, notizi on bat jaso dugu ikastolan. Bigarren urtez jarraian, ikastolako bi ikasle Xanistebanetako kartel lehiaketan sarituak izan baitira.
 
27 lan aurkeztu dira lehiaketara eta Saioa Iñarra eta Janire Perurena DBH 2.mailako ikasleak 100TZE Sormen Espazioko beka saria irabazi dute. Plastika eta Ikusiezkoen Hezkuntza arloan landu eta azken hiruhilekoan buru-belarri aritu dira Xanistebanetako kartel lehiaketara aurkezteko lanetan. Egindako lanak fruitua eman du eta horren lekukoa da saria. 
 
Iaz Josu Zabala eta Ander Irazokik jaso zuten sari bera eta aurtengoan Saioa Iñarra eta Janire Perurenak jasoko dute. Xanistebanetako jaiak hasi aurretik izango da saria jasotzeko eguna eta urtekarian beraien kartela argitaratzeaz gain, urtebeteko beka jasoko dute 100TZE Sormen Espazioan formatzen jarraitzeko. Zorionak eta bejondeizuela Saioa eta Janire!