18-19 ikasturtea martxan

Kaixo guztioi,
 
Udako oporrak ederki pasa dituzuenaren esperantzan, 18-19 ikasturtea martxan dela gogoraraztera gatoz. Dena prest daukagu astelehenean ikasleei harrera egin eta Haurtzaro Ikastolako 52. ikasturtean murgiltzeko.
 
Lehenengo egunetan inor despistatu ez dadin, jarraian dituzue kontuan eduki beharreko zenbait ohar:
 
1.- HH, LH eta DBHko ikasle guztiek irailaren 10ean hasiko dute ikasturte berria eta ordutegia honakoa izango da:
  • HHn goizeko 9:00etan. 
  • LHn goizeko 8:30ean.
  • DBHn 11:00etan lehen egunean eta 8:00etan gainontzekoetan.
 2.- Goizeko zaintza zerbitzua ere 10ean hasiko da 7:30etatik 9:00etara. Sarrera nagusitik sartu eta ezkerraldeko HHko gunea izango da zaintza eremua. Zerbitzua erabiltzeko ez da izena eman beharrik eta doakoa da (HH eta LH-ko ikasleei irekia).
 
3.- Ikasturte honetako ohar eta buletinak ALEXIA-tik bideratuko dira digitalki eta gogoratu horretarako zuen erabiltzaileari alta eman behar diozuela. Horretarako jarraibideak ondorengo loturan dituzue: https://www.haurtzaroikastola.eus/node/2289 eta arazorik bazenute gurekin harremanetan jarri mesedez.
 
Ikasturte paregabe bat izango dugunaren esperantzan, astelehnerarte!!