ALOZEKO LAGUNAK GUREAN DITUGU

Azken urteotan bezala, Xiberuko Aloze herriko Basabürüa ikastolatik etorri zaizkigu gurekin 2 egun pasatzera. Haurtzaron, LH 4. mailan ikasleen elkartrukea egiten dughu, Xiberuko bi herritako ikastolekin, Aloze herriko Basabürüa eta Xouta herriko Eperrak ikasltolekin. 
 
Esan bezala, ostegun honetan Basabürüa ikastolakoak etorri dira eta atzo, gurasoen laguntzarekin, afari-merienda eder bat egin zuten eta taloak egiteko aukera ere izan zuten bertaratu ziren guztiak. Ondoren jolasean eta kantuan ibiliak dira Haurtzaroko ikasleekin batera. Gaurko goiza Haurtzaroko ikasleekin pasako dute eta arratsaldean badoaz berriro ere Alozera. Tarte honetan bizipen eta laguntxo berriak eginda eta Haurtzaroko ikasleak hara noiz joango diren zain.