KiVa IKASTOLA GARA

Atzo, urriak 1, Haurtzaro Ikastolan KiVa Eguna ospatu genuen. Egunean zehar,  maila guztietan hainbat ekintza antolatu genituen ikasleentzat. Gurasoei begira KiVa proiektua aurkezteko saioa antolatu zen. Aurten ordea, aurreko urteetan ez bezala, saio hau Golden5 eta Haziak proiektuak aurkezteko ere aprobetxatu zen. Beraz, KiVa aurkezpena baino gehiago, aurtengoa Bizikidetza Proiektuaren, orokorrean, aurkezpena izan zen eta bertara HH, LH eta DBHko guraso guztiak gonbidatuak izan ziren.
 
Ikastolako Golden5 eta KiVa arduradunek eta Haziak proiektuko Nekane Martiarena eta Nora Barrosok aurkeztu zuten saioa, eta Tratu Ona taldeko gurasoek ere parte hartu zuten bertan.
 
KiVa Egunaren ospakizuna borobiltzeko ikasle, irakasle, langile eta gurasoekin argazki erraldoia atera genuen ikastolako aurrealdeko anfiteatroan.