GOLDEN 5, Mª JOSE LERAREN HITZALDIKO BIDEOA

Aurreko ostegunean, urriak 18, Mº Jose Leraren eskutik guraso eskola bat izan genuen “Gurasoen zeregina seme-alaben autonomiaren garapenean” izenburuarekin. Saioa arrakastatsua izan zen eta zuetako asko hurbildu zineten bertara, baina jantokiko aforoa mugatua denez, saioa bideoz grabatzea erabaki genuen. 

Orain, bertaratu ezin izan zenutenok, Mª Jose Lerarekin landu zena ikusteko aukera duzue jarraian daukazuen bideoan.