Hitzaldia, otsailaren 4ean, ikastoletako inklusibitatearen inguruan

Datorren otsailaren 4ean, astelehena, 17:00etan jantokiko 2. solairuan hitzaldi bat antolatu dugu. Bertan, azken hilabeteetan, prentsan, bolo-bolo dabilen ikastolen inklusibitatea eta atzerriko jatorria duten ikasleen eskolaratzearen inguruan informatu eta dauzkagun duda eta kezkak argitzeko aukera izango dugu. Bestalde, gai honek beste gai batzuk ere mugitu ditu, besteak beste, ikastolon izaera pribatu eta publikoaren inguruko eztabaida. 

Guzti honen inguruan informatuko gaituzte, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko lehendakari den Koldo Tellitu eta Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko Artezkaritzako kide den Nekane Artolak. Amaiera aldera, galdera eta hausnarketarako tarte bat ere partekatuko dugu. 

Deialdia, ikastolako guraso eta langile guztiei zabalduta dago. Momentuko itzulpen zerbitzua egongo da eta umeen zaintza zerbitzua ere bai. Gogoan izan, zaintza zerbitzu hau, HH 1. mailatik LH 2. mailako ikasleentzako bakarrik dela. Zerbitzua erabili nahi duen gurasoak, idazkaritzara gerturatu dadila haurrarekin eta momentuan adieraziko zaio zaintza gela zein den.

Antolaketa egoki batetarako, eskertuko genizueke etortzeko asmoa baldin baduzue, ondorengo inprimakian izena ematea: https://goo.gl/forms/E7ducST2qvTCDDYg1