"BIZI LAGUNTASUNA" RAPA ETA BIDEOKLIPA

Haziak egitasmoa erabat txertatuta dago Oiartzungo Haurtzaro Ikastolan. Oraingo honetan, LH 6ko ikasleek "Bizi laguntasuna" rapa sortu, grabatu, eta bideoklipa egin dute. 
 

 

 
Bertan, gazteak adierazpen mota ezberdinetan jolasean ikus daitezke: hormei kolorea ematen, perkusioarekin doinuak sortzen, orekarekin dantzan, erritmoarekin nahasketak eginez eta hitza eta musika josten.

"Askebide" hauetan bizitako irudiekin eta beraiek sortutako letra eta doinuen emaitza batu nahi izan ditugu bideoklip honetan. Abestiaren letra gazteek gaur egun dituzten kezken adierazle da. Oso gai ezberdinez hitz egiten dute: laguntasunaren garrantziaz, errespetuaren beharraz, harremanez, jolasaren indarraz...  

Pertsona ugari aritu da bideoklipa sortzeko elkarlanean: soinu eta irudian, muntaian, letra eta musika osatzen zein koordinazio lanetan...MILESKER GUZTIOI!!

(Iturburua: http://www.haziak.eus/bloga/bizi-laguntasuna-raparen-bideoklipa-egin-dute-haurtzaro-ikastolako-ikasleek)