KORRIKAKO ARROPA SALGAI

Apirilaren 4tik 14ra KORRIKAren 21. edizioa ospatuko da eta Oiartzundik apirilaren 12an, gauerdian pasako da. Hori dela eta bi jakinarazpenen berri eman nahi dugu. 

Batetik, arropa salmenta jarriko dugu herrian. Kolore biziz egindako elastiko eta sudadera bikainak daude, baita korri egiteko espezializatuak ere. Eskaintza paregabea da! 

Otsailaren 15etik martxoaren 1era Intxixu AEK euskaltegian izango duzue eskuragarri. Goizez 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.

Gainera, Ihote festa dela eta otsailaren 22an plazan jarriko dugu arropa postua. 4:30etatik 6:30etara bertan izango gara.

Datorren astean ere bi salmenta puntu jarriko ditugu. Otsailaren 26an Haurtzaro Ikastolan jarriko gara arratsaldeko 4etatik 5etara. Eta asteazkenean, otsailaren 27an, Irubideko biribilgunean, esne makinaren ondoan. Ez galdu zure aukera eta mugitu, ez gelditu arroparik gabe!

Bestetik, kilometroen salmentaren berri eman nahi dizuegu. Urteroko erosleez gain, erosle berriak bildu nahi ditugu Oiartzunen kilometroa erosteko; familian, lagunekin, lankideekin… korri egiteko aukera bikaina da. Animatu! Horretarako oiartzun@aek.eus helbidera idatz dezakezue.

Klika!

Intxixu AEK euskaltegia