ERRIGORA, 5 URTE MAITE DUGUNA ELIKATZEN

Martxoaren 7an martxan jarri da ERRIGORAko 5 URTE MAITE DUGUNA ELIKATZEN kanpaina. Nafarroako hegoaldeko euskalgintza eta ikastolak eta bertako nekazariak babesteko Errigorak udaberriaren atarian egiten duen kanpaina.
 
Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-loteak eskatzeko aukera izango da. Kontserba-loteak 12 ontziz osatzen dira eta olioa aldiz bidoika edo 4ko lotea duzue aukeran.
 
Ikastolaren bidez eskaera egin ahal izateko, jarraian duzuen loturan sakatuta, eskura duzuen inprimakian egin dezakezue. Eskaerak egiteko azken eguna martxoaren 20a izango da eta ordainketa jasotzean egingo da.
 
 
Errigorako kanpainaren informazioaren eskuorria erantsita duzue buletina bidali dugun mezuan eta  www.errigora.eus-en ere aurki dezakezue.