'Eskuttun' euskara elkartea, hamaseigarren urtez Haurtzaron

'Eskuttun' euskara elkartea, hamaseigarren urtez Haurtzaron

Euskararen erabilera sendotzen eta ikasleak motibatzen ariko dira beste behin 43 gaztetxo

Haurtzaro ikastolako DBHko ikasleek badute beren Euskara Elkartea azken hamasei urte hauetan eta aurten ere Eskuttunek izango du esku bete lan euskararen erabilera sendotzeko ikasleen artean. Oraindik ez omen da hizkuntz normalizaziorik iritsi gure herrira, Haurtzaroko ikasle euskaltzaleek diotenez. Beraz, ikasturte honetan ere, horretan ariko da batik bat, Eskuttun elkartea, euskararen erabilera sendotzen eta horretarako ikasleak motibatzen.