AURREMATRIKULAZIO BILERA DEIALDIA

Haurtzaro Ikastolan 2020-2021 ikasturterako, 2 urte, HH, LH eta DBHrako aurrematrikulak egiteko epea irekita egongo da urtarrilaren 27tik otsailaren 7a bitarte. 
 
Guraso berrientzat bilera eguna urtarrilaren 22an izango da, asteazkena, 17:00etan Urmendiko eraikinean, eta ate irekien egunak urtarrilak 23 eta 24 (goizean 10:00etan, eta arratsaldean 15:00etan eta 17:00etan).
 
Bertaratzeko asmoa baduzue, aurrez jakinaraztea eskertuko dizuegu: 943 491 659 telefono zenbakira deituz (idazkaritza), edo idazkaritza@haurtzaro.ikastola.eus helbidera mezu bat idatzita. Banakako bilera nahiago bazenute ere, hartu hitzordua telefonoz edo mailez.