‘Oiartzungo erraldoien ipuina’

Datorren ostegunean, hilaren 23an arratsaldeko 17:00etan Oiartzungo erraldoien ipuina-ren aurkezpena izango da, Doneztebe plazan.

Bertan herriko erraldoiak izango dira eta musikaren eta dantzaren laguntzaz bideoklip bat grabatuko dugu herriko haurrekin.

Gaur, ekainak 21, adibidez, entsegua izan dute HHko ikastolako haurrek.

Hori dela eta, gonbidatuta zaudete bertara etortzera eta parte hartzera. Zuen laguntza eskertuko dugu. Mila esker!