Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

EKI  PROIEKTUA
Ikasturte honetan, DBHko 4 mailetan EKI proiektuarekin lan egiten da ikastol; 2016-2017an, DBH4n ezarri da.
 
Sei arlotan dago garatua proiektua: Euskara, Gaztelania, Ingelesa,Matematika, Naturaren Zientziak eta Gizarte Zientziak. Proiektuak hezkuntza osoa eta integrala bideratzea du helburu nagusia eta, hori lortzeko, hainbat ezaugarri ditu. Laburbilduz, konpetentzien garapena du ardatz nagusia, eta hori egoerei aurre eginez lortzen da.
 
Denok dakigu konpetentzia eta ekintzailetasuna oso lotuta daudela; hau da, bizitzako egoera desberdinei eraginkortasunez erantzuteko aurrez eskuratutako ezagutzak egoki hautatzen eta erabiltzen ditugun neurrian bilakatzen gara gero eta konpetenteago.
 
Bizitzan gertatzen den bezalaxe, ikastolako jardunean ere, ikasleak bereganatutako ezagutzak egoerei aurre egiteko baliatzen dituen neurrian garatzen ditu konpetentzia orokorrak (pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, norbera izaten, elkarrekin bizitzen eta egiten, eta ekiten) eta arlo bakoitzeko konpetentzia espezifikoak. Hori guztia behar bezala gauzatzeko hainbat eskakizun bete behar dira, besteak beste, ikaslea ikaskuntza-prozesuaren protagonista nagusia izatea, ikaslearen jarduna aktiboa izatea eta, nola ez, ikaskuntza-irakaskuntzarako hautu metodologiko egokia egitea. Hori guztia lotzen du EKI proiektuak. Hezkuntza eredu horretan aritzeko, ikasleek ikasmaterial berriak erabiliko dituzte aipatu sei arloetan.
 
EKI proiektua bi euskarritan dago garatuta: analogikoan eta digitalean. Euskarri analogikoko hainbat jarduera modu digitalean ere garatzen direna, helburua ere badelako ikasleen konpetentzia digitala garatzea.
 
Haurtzaro Ikastolak, DBH 1. eta 2. mailetan, bi irakasgaitan hartu zuen parte liburu digitalak erabiltzeko esperimentazioan: Matematika eta Naturaren Zientziak, 2013/14 eta 2014/15 ikasturteetan. Gaur egun ere horrelaxe egiten ari gara.
 
DBH 3. eta 4. mailan 7 irakasgai lantzen ditugu euskarri digitalean: Matematika, Biologia-Geologia, Fisika-Kimika, Gizarte Zientziak, Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura, eta Ingelesa. Liburu digitalek, paperezkoek dituzten abantailez gain, baliabide propioak ere jartzen dituzte irakasle eta ikasleen eskura: bideoa, audioa, zuzenketa automatikoak, fitxak partekatuz taldean lan egitea...
 
Aurreko bi etapetan bezalaxe, ikaslearen garapena eta ongizatea lortzeko dugun testuinguruari garrantzi handia ematen zaio DBHn ere, eta aztertu eta planifikatu egiten dira ikasturtero:
 
• Barne eta kanpoko espazioaren antolaketa eta erabilera: gelen antolaketa, sarrera-irteerak, jolaslekuaren antolaketa, ikastola eremutik kanpoko espazioak, ekintza osagarriak
• Ikasleak behar duen segurtasun afektiboa: sentimenduak jasotzea eta ulertzea, irakaslearen begirada, autoestimua
• Bazkaltzeko lekua eta momentua; irakasle eta begiralearen artean etengabeko koordinazioa.
• Irakaslearen profila, irakasleen formakuntza eta irakasleen arteko koordinazioa
• Gurasoekin harremana eta elkarlana
 
Ebaluazioa eta gurasoekin harremana
 
Urtearen buruan hiru informe idatzi jasoko ditu ikasle bakoitzak. Honez gain, urtean behin gutxienez ahozko informea ere jasoko du guraso bakoitzak. Beharren baitan bilera gehiago egingo dira. Ebaluazio bakoitzaren bukaeran tutoreak ikasle guztiekin banakako bilerak egingo ditu aurreko ebaluazioari buruzko hausnarketa egiteko eta hurrengorako jarraibideak eta konpromisoak hitzartzeko.