Teknologia

TEKNOLOGIA
Teknologiak azken urteetan izan duen bilakaeraren ondorioz berrikuntza asko etorri zaizkigu. Berrikuntza hauek denak gure egunerokotasunean eskura dauzkagu eta errealitate bat dugu. Garai batean pentsaezinak ziren hainbat gauza egin ditzakegu gailu bakar batekin eta ezagutza askorik gabe. Haurtzaro Ikastolaren erronka da gure etorkizuneko gizartea osatuko duten gazteak tresna eta ezagutza berri hauen inguruan trebatzea eta erabilera egoki batean heztea. Bide horretan, Teknologia arloaren inguruko lanketa egin dugu Haurtzaro Ikastolan eta bide berri bati ekiteko beharra ikusi dugu. Aurten ezarritako berrikuntzen artean ondorengo hauek aipatu nahi ditugu:
 
DBH 1. zikloa
 
Arloko eduki guztiak Moodle eta Drive plataformetara igo dira, ikasleek digitalki eskura eduki ditzaten. Baliabide digitalak txertatu ditugu teknologia berriak eskaintzen dituzten abantailak aprobetxatuz, esaterako, simulazioak edo marrazketa baliabideak. Programaziora hastapen bat ere egiten dugu lehenengo urratsak emanez.
 
 
DBH 2. zikloa
 
Ziklo honetan elektronikarekiko lanketa aurrez egiten bagenuen ere, eskura ditugun tresna eta baliabide berriak erabiliz Unitate Didaktikoak eguneratzeko lehenengo pausoak ematen ari gara. Esate baterako, plano teknikoen sorkuntzan 3Dko modelazio grafikoa egiteko programak erabiltzen hasiak gara.
 
 
Zirkuituak eraikitzen hasi aurretik elektronikako simulazio programak ere erabiltzen ari gara diseinuaren egokitasuna frogatzeko. Honez gain, Robotika eta programazioaren ildotik, Arduino plakak erabiliz eta Bitbloq programazioinguruneaz baliatuz prozesu logikoetan sakonduko dugu.
 
Aurrera begira erronkak jarraitzen du eta berrikuntza gehiagoren beharra ikusten dugunez bilakaera horretan jarraituko dugu.