Trukatu, eskaini, erosi, saldu nahi dut

Haurtzako ikastolako partaideek, txoko honetaz baliatuz, ikastolan ala eskolaz kanpokoetan berrerabilgarriak izan daitekeen materialak eskaini, trukatu, erosi edo eta saltzeko eskura dugun lekua da hau.
Egin nahi duzun hori egiteko bete ezazu galdetegi hau. Bertan jasotzen ditugun datuak (izen abizenak, telefonoa...) ez dira argitara emango.
Argitara emango den bakarra ARGITARATZE TESTUAN jartzen dena izango da. Bertan zer (objektua), zertarako (eskaino, trukatu, erosi, saldu...) beharrezkoa kasuetan prezioa eta harremanetan jartzeko modua jarri. Ondo pentsatu, WEB orrian argitara emango den bakarra testu honetan jartzen dena izango delako.
Ikastolak ez du harreman hauetan inongo ardurarik, ikastolaren zeregin bakarra web orrian txokoa eskaintzea besterik ez da.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena betez, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak “TRUKE TXOKOA” fitxategian sartuta daudela eta horren helburua Ikastola zein eskolaz kanpoko jardueretako materialen eskaintza, trukea, erosketa ala salmenta egitea dela. Fitxategia Datuak Babesteko Agentzian aitortu dugu eta datuen segurtasuna bermatzeko neurriak ezarri ditugu. Fitxategi horien erantzulea HAURTZARO IKASTOLA bera da eta, horri dagokionez, hala nahi izanez gero, aipatutako Legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak balia ditzakezu; horretarako webgunea@haurtzaro.ikastola.eus e-maileko helbidera eskaera bat bidali behar duzu NA edo nortasuna egiaztatzeko beste agiri batekin batera.
GORDE botoiaz bidalketa egiterakoan datu pertsonalak babesteari buruzko oharrak irakurri dituzula onartzen duzu.
Nortasun agiriaren zenbakia letra eta guzti
Ikasle, guraso... zein lotura duzun adierazi
Zein material trukatu, eskaini erosi edo saldu nahi duzun deskribatu eta harremanetarako datuak jarri. Ondo pentsatu. Hemen idatzitakoa izango da argitaratuko den bakarra eta!
Objektuaren argazkia bidal dezakezu. Onartutako formatuak GIF, JPG eta PNG.
Fitxategiak 2 MB baina txikiagoak izan behar dira.
Baimendutako fitxategi luzapenak: gif jpg png.