Txanela

TXANELA PROIEKTUA
Txanela proiektua da derrigorrezko Lehen Hezkuntzako gure ikasmateriala. Haur Hezkuntzan Urtxintxa proiektuarekin hasitako ibilbidearen jarraipena da. Proiektu horrek bi etapen arteko zubi lana egiten du eta Lehen Hezkuntzaren oinarriak finkatzen laguntzen du. Lehen Hezkuntza etapa zabala denez (6-12 urte) eta ziklo bakoitzak bere zeregina duenez hezkuntza prozesuan, hauen arteko eta beste etapekiko loturak zainduta curriculum eskaintza koherente, bateratu eta egokia eskaintzen du. 
 
Proiektuaren ezaugarriak honako hauek dira:
 
Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua
  • Gaitasunen garapenean oinarritua.
  • Ikaskuntza esanguratsua eskaintzen duena eta ikasle aktiboaren bila dabilena.
  • Haurraren etengabeko motibazioa bultzatzen duena.
  • Aniztasuna errespetatzen duena.
  • Balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometitua.
Euskal Herri osorako egina
  • Herrialde guztietako erreferentziak jasotzen dituena.
  • Jatorriz euskaldun nahiz erdaldun diren haurrak euskaraz eta curriculum bateratuan hezteko proposamena.
  • Curriculumaren euskal dimentsioari garrantzia ematen diona.
  • Euskalduntasunetik abiatuz, kultura unibertsalerako bidea egiten duena.
Diseinu bateratu eta eraginkorra
  • Derrigorrezko Hezkuntzarako curriculum deskribapen bateratua.
  • Hezkuntza asmoak argi eta zuzen azaltzen dituena.
  • Irakasleen berrikuntzaren eta trebakuntzaren bultzatzailea.
  • Edukiak lantzeko era askotako euskarriak integratzen dítuen proiektua.
Zehar lerroak
  • Sexu-berdintasunerako hezkuntza eta hezkidetza
  • Giza eskubideak, harremanak eta Bake Hezkuntza
  • Osasun Hezkuntza
  • Kontsumorako Hezkuntza
  • Komunikabide Hezkuntza
  • Bide-Hezkuntza
Irizpide metodologikoak
  • Globalizazioa
  • Ikuspegi eraikitzailea
  • Ikaslearen kudeaketarako taldekatzeari eta elkarrekintzari buruzko deskribapenekin.
  • Denboraren, espazioaren eta baliabideen ustiaketarako orientabideekin.
  • Gurasoekiko harremanak bideratzeko proposamenekin.
Etapa honetan ere Haurraren garapena eta ongizatea lortzeko dugun testuinguruari garrantzi handia ematen zaio gure ikastolan eta aztertu eta planifikatu egiten dira ikasturtero:
  • Barne eta kanpoko espazioaren antolaketa eta erabilera: gelen antolaketa, sarrera-irteerak, jolaslekuaren antolaketa, ikastola eremutik kanpoko espazioak, ekintza osagarriak.
  • Haurrak behar duen segurtasun afektiboa: sentimenduak jasotzea eta ulertzea, irakaslearen begirada, seguru sentitzea, autoestimua.
  • Bazkaltzeko lekua eta momentua; irakasle eta begiralearen artean etengabeko koordinazioa.
  • Irakaslearen profila eta irakasleen arteko koordinazioa. 
  • Gurasoekin harremana, elkarlana.